XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bagoiak mandoakin eramaten zituzten garai artan, eta trenbideak ere bazituzten jarriak.

Ni orduan goian, makinatik ateratzen zan ladrilloa bear zan lekuan jartzen aritzen nintzan, pioi bezela noski.

Gero, bagoiak kendu eta kamioitan egiten genduen garraioa.

Ni orduan txofer bezela ibiltzen nintzan.

Lana, goizeko zortziretatik amabietara; eta gero, arratsaldean, ordubata t`erdietatik seiak laurden gutxi arte.

Bazkaltzera etxera joaten nintzan.

Nere lendabiziko jornala, amasei duro eta bi pezeta izan zan.

Au da: larogei ta bi pezeta, aste guztian lana eginda.

Enkargatua, Migel Oiartzun, anai zarrena genduen, Telleri`koa bera.

Nagusiak sozio asko ziran, esaten zutenez: Donosti`ko sei edo zortzi; eta gero, Telleri bertakoak, Oiartzun`tar oiek.

Lan neketsua eta zikiña izaten zan tellerikoa.

Labean aritzen ziranak, beintzat, autsa galanki eta gañera beroa.

Ala ere, etziran indarrak zearo aituta gelditzen.

Egun batean apustu bat egin zuten Igurmendieta`ko Dionisiok eta bere lagun batzuek.

Dionisiok, eun kilo ondar zaku batean eraman baietz Telleritik Irun`go Erriko-Etxe aurrera bizkarrean eta iñun deskantsurik artu gabe, jakina.

Eta bere lagunak ezetz.